La Web de Exclusivas Energéticas puede utilizar cookies de terceros que, por cuenta de Exclusivas Energéticas, recopilarán información con fines estadísticos, de uso del Site por parte del usuario. Al continuar navegando acepta este aviso. Información sobre política de cookies
Exclusivas Energéticas colabora con Unicef y otras organizaciones de ayuda a personas y medioambiente

Gure kultura korporatiboa

Detaile txikiek desberdintasun handiak dakartzate.

Misioa Bisioa Balioak Taldea

Misioa

Gure bezeroen lehiakortasuna areagotu nahi dugu, beren ingurumen inpaktua murrizteko ekarpena egitearekin batera, nagusiki bi arlotan jardunez: energia erosketaren kudeaketa eta eraginkortasun energetikoaren kudeaketa.. Hori lortzeko energia gastua murriztea ahalbidetzen duen eskaintzen dugu, eta horretarako gure espezialista taldearen ezagutzen laguntza dugu. Zerbitzu ezin hobea emateko eta gure kolaboratzaileei tratu pertsonala eskaintzeko lan egiten dugu, gure bezeroen premiei arreta ematea delarik funtsezko ardatza.

Bisioa

Bidezko merkataritza sustatu nahi dugu eta kontsumitzailearen interesak defendatu oligopolio energetikoaren aurrean. Energia eskaria murrizteko ekarpena ere egin nahi dugu bere erabilera arrazional eta eraginkorrarekin kontsumo intentsiboko industriaren eta enpresen lehiakortasunari mesede eginez, gure arloko liderrak izanik eta gure enpresaren balioak osorik mantenduz.  Gure xedea da munduko edozein bazterrera iristea eta gure balioak partekatzen dituzten enpresen garapen eta jasangarritasun proiektuei, egoera ahulagoan daudenei eta planetari berari gure ezagutza eta kontzientzia solidarioa ematea. Hori lortzeko negozioa nazioartera hedatzeko asmoa dugu eta berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egitekoa, gure garapenaren motor gisa.

Balioak

Mundu eta gizarte jasangarrietan sinesten dugu, gizartearekiko eta ingurumenarekiko harremanetan errespetua eta kontzientzia zutabeak izan daitezen. Ororen gainetik, munduko izaki bizidun guztien ongizatea nahi dugu, geurea barne...
Gustuko duzun lana aukeratu eta ez duzu egun bakar bat ere lan egin beharko. (Confucio)

Taldea

Exclusivas Energeticas-ek zure eskura jartzen du ingeniari profesional eta finantza aditu talde bat, teknologia eraginkorrenei buruzko ezagutza handiarekin, bai gasaren, bai elektrizitatearen energia merkatuetan. Proiektu bateratu honengan dugun neurrigabeko ilusioak batzen gaitu eta modu mugagabe eta sortzailean egokitzen gara, pasio guztia jarriz goizero jaikitzen garenetik. Ezagutu gaitzazu: GURE TALDEA